Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

10.21.08

TAYLOR ETA FORDen AMAK

Posted in Tomax "Kojua" October 21, 2008 at 17:40 by galarreta

Frederick W.Taylorek industria lanaren antolamenduan iraultza egin zian XIX.mende bukaeran. Ordura arte langile edo artisauek beren produktuen gaineko kontrol eta jakintza osoa ziaten. Langile gutxi batzuk zituan kotxe bat oso osorik egiteko kapazak, eta horregatik, beren jakituriagatik, zituan hain beharrezkoak fabriketako jabeentzat.

Esan bezela, Taylorrek iraultza egin zian. Lanaren banaketan iraultza, gero Henry Ford kotxe saltzaileak kate-produkzioarekin segida emango zioana.
tiempos_modernos.jpg

Nik behintzat, iraultzak langileen onerako izaten ditukela uste nian. Marxek hala zioela iruditzen zaidak. Hau ordea ez. Taylorrek lana zatikatu zian; langile batek motorra, besteak gurpilak, besteak bolantea eta horrela kotxea osatu arte. Modu honetan kotxea azkarrago egiten ziaten, eta fabrikaren jabeak diru gehiago jasotzen zian.

Eta langileek jada ez ziaten kotxearen gaineko jakinduria eta kontrol osoa. Superbisoreak zizkiaten atzetik denboraren kontrola eramateko eta produktibitatea ez jeisteko. Langile bakoitzak bere jakintza espezializatua zian, baina orain ez zituan hain ordezkaezinak patroiarentzat. Bolante bat azkarren eta soldata txikienarekin egiten zianak edukiko zian lana.

Gaur gora eta behera ibili naitek. Atzo ere bai. Eta aurreko astean. Eta eskerrak asteburuetan lanik egiten ez diteken. Langile espezializatu eta ezjakinak izan dituk denaren errudun. Lana zatitu zietek hauei ere, eraginkortasuna eta efikaziaren izenean. Eta niri Frederick Taylor etorri zaidak burura. Eta Henry Ford. Eta beraien amak gogora etorri zaizkidak.
burocracia.jpg

Hala zioan Max Weber soziologoak; “antolakuntza azkarrena, zehatzena eta argiena da burokrazia”. Akaso arrazoi zian, eta soluzioa funtzionario gehiago kontratatzea duk, beste funtzionarioen atzetik superbisore bezela ibiltzeko. Eta superbisoreak kontrolatzeko superbisore gehiago. Ez zekiat. Niretzat behintzat ez duk izan oso egun produktibo eta eraginkorra. Ez gaur, ez atzo eta ezta aurreko astean ere.

10.10.08

Alan, “Txirula”ko zerbitzari leiala

Posted in Alan "Txirulakoa" October 10, 2008 at 15:56 by galarreta

Aitaren apusturako zaletasunak eraman ninduen umetatik Galarretara. Baina ohartu nintzen ez nintzela hara joaten ziren gainerakoak bezalakoa. Eta gauetan Galarretako gizonkoteen puru luzangekin egiten nuen amets. Urteetan ibili nintzen hala baina hura ez zela nire tokia erabaki nuen egun batez.
Ez dakit nola aipatu… diote guztiok gizon bat eta emakume bat ditugula barnean, baina nire emakumeak bazuen besteenak baino izaera sendoagoa edo, eta lagunek segituan klasifikatu ninduten: antzerkiren batean emakumerik behar bazen, ni izaten nintzen lehen kandidatua.
Gaztaroko neuronen eromenak exigenteago bihurtu ninduen. Puruekin konforme ez eta zerbait sendoago, mardulago eta beroagoaren bila abiatu nintzen Donostiako zentro aldean dagoen “Txirula” tabernara. Bidean ohartu nintzen erronboak ederrago direla beste espaloian.
Nagusiarekin ongi moldatu nintzen hasieratik. Gau ero baten ostean nire zerbitzari postua eskuratu nuen.

Urte asko igaro ditut hala baina azken aldian, urteen joanaren nostalgiagatik edo ez dakit zergatik, umetan ikusten nituen Montekrixto haiekin amets egiten hasi naiz. Eta erantzuna bilatu nahian etorri naiz Galarretako Kruzera.

10.08.08

Larre-motxeko belarri-motxak

Posted in Sailkatugabeak October 8, 2008 at 15:40 by galarreta

Ez gera kapitalekuak, ez gera asfalto ta ormigoi artian haziyak. Mendin ere ez ginan jaio. Kapitalian “kaxero” ta mendin “pijo”. Gu beti tartian, Galarreta bezela. Jai Alai ra juatian, remonte zale beren ustez “puruek” puru ke artian itotzen gaituzte. Ta Young Playra sartzen ez digute uzten. Nahi re ez.

Horregatikan jarri degu gure barrikada Galarretako Kruzian.

Tomax “Kojua” ta Errotaxarreko Permiñ

Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios